XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) jende asko bizitza bakarti eta atsekabetuan aurkitu ohi da, pentsiodunekiko politika egoki bat eramaten ez delako eta munduan gertatzen diren aldakuntza bizkorrekin maiz baztertuta bezala sentitzen direlako.

Erretiroa hartzea, haren ondorioz datorren asperkeria, ezkonlagunaren heriotzean somatzen den bakardadea, halabaita lagunarte edo sendikorik ez edukitzea esperientzia are larriago bilakatzen dira adin horretan berezko diren gorputzeko akats fisikoekin.

Berritzeko ahalmena galdu duelako gorputza beheraka abiatzen da.

Zauriek denbora gehiago behar izaten dute orbaintzeko eta hezurrak errazago hausten dira.

Zahartzen garen adinean lotarako ordu guttiago eta elikadura murritzagoa behar izaten dugu.

Gertakizun honek etengabeko kezka eragiten die adinekoei ezin bait dute ulertu beren beharren guttitze hori.

Horregatik LOGABEZIAZ eta gose gabeziaz kexu izaten dira beti.

Adinean aurrera joatea ez da berez gaisotasuna eta oso gutti hiltzen dira zahartze hutsaz.

Oso alderantziz baizik, pertsona gazteagoei ere erasotzen dieten minbizia, apoplexia, bihotzeko atakea eta antzeko gaisotasunez hiltzen dira.

Seguraski, bizitza orduan eta luzeago egiten dugun neurrian gaisotasun horietako batek erasotua izateko probabilitatea igo egiten da.

Gaisotasunei sentiberago egiten dira zaharrak.

Infekzioen aurka borrokatzeko ahalmena galdu egiten du beren inmunitate sistemak eta sendatze prozesoak gero eta makalagoak dira defentsarako mikroorganismoak urritzen doazelako.

Bizitza zikloaren batazbesteko hauek ahaztu gabe, edadeko jende asko 80 urteak pasa arte bizimodu aktiboa, zentzu osoan, eramateko gauza izaten da.

Noski, lehen esan dugun bezala, gizarte desarroilatuetan bakarrik gertatzen da hau.

Herrialde behedesarroilatuetan, batazbesteko adina askoz baxuagoa da eta gehienetan, 40 urteak betez geroz, gizakia zahartzaroan sartzen da.

Elikadura eskasa edo behar diren gaiez hornitu gabea, gaisotasun endemikoak, laguntza sanitario eskasa edo hutsa dira hau hala gerta dadineko arrazoi batzu.

Errealitate hau erabat nagusia da oraindik munduan zehar eta, batez ere, Afrikan, Asian eta Hegoamerikan eta ez dirudi guttitzen doanik estadistikek behin eta berriro aitortzen dutenez.

Goian: Organismoaren beherakada larri batetan datza zahartze prozesua. Zelula eta ehunek berekasa birsortu eta birrosatzeko ahalmena galdu egiten dute pixkanaka eta arian arian gantzaki jalkinek, odol arteriak ixten lagunduz, odol zirkulapenari erasotzen diote.

Korrektoki enfokatzeko ahalmena galtzen dute begiek.

Ilea zuritu egiten da
Entzumena galtzen da
Dastamena galtzen da
.

Kurruska egiteak kalte egiten dio bizkarrezurrari.

Zirkulapen neketsua
Giharreen lasaketa
Giltzaduren gogortasuna
Azalaren laztasuna eta alferrikaltzea
Hezurrak gero eta hauskorragoak
.

Hortzeria alferrikaldu egiten da.

Garun zelulak galtzeak ondorioak dakartza zenbait funtziotan.

Ezkerretara: Zahartzeak ez du esan nahi gure adimen ahalmenak nahitaez guttitu behar direnik. 1976-ean hil zen arte, bere ahalmenen osotasunean gidatu zuen Mao Zedon-ek txinar herria. Politikari eta bestelako gidari asko, jenderik gehienak erretiroa hartzen duen adinean iristen da boterera.